Berbalagunek eta Alpinok Oriolerako mendi ibilaldi zirkularra antolatu dute martxoaren 23an. 09:00etan irtengo dira Olaetako Guardetxearen ondoko aparkalekutik.
Ibilbideak 13 kilometro ditu. Izpizte eta Oriol arteko Lezeaga lepora igoko dira. Ondoren, Oriol mendia zeharkatuko dute pagadi arteko bideetatik, Santikurutzeko ermitara heldu arte. Aramaiora dagoen ikuspegiagaz gozatu ondoren, Oletarantza abiatuko dira beste pagadi zabal batetik. Hiru ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango da, antolatzaileen arabera. Ura eramatea gomendatu dute, ibilbidean ez dagoelako iturririk.
Parte hartu gura duenak honako telefonora deitu edo idatzi dezake: 639 400 786.
Oraingo hau ez da aurten antolatzen duten lehenengo mendi irteera. Esaterako, otsailean Betsaide ingurutik ibili ziren.