[BIDEOA]: Mendizale bat erreskatatu dute Untzillatxen

Anboto 2025ko ots. 23a, 13:49

Segurtasun Sailak eguerdi honetan jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek mendizale bat erreskatatu zuten, atzo, Untzillatx mendian.

49 urteko eskalatzailea horman zintzilikatuta geratu zen, ez aurrera ez atzera, Diagonal Handia modura ezagutzen den eremuan. Berarekin batera, beste eskalatzaile bat zegoen. Azken hori bere kabuz jaitsi zen menditik Atxartera. Ertzaintzaren erreskate taldeak helikoptero garabiduna erabilita atera zuen horman geratutako eskalatzailea handik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!