Bizkaiko Lehen Erregionalean dabiltzan Anbotopeko eta Alkizabal Zaldua taldeek derbia jokatuko dute zapatuan, 16:00etan, Durangoko Tabira kiroldegian. Durangoko taldeak sei garaipen daramatza segidan; hain zuzen ere, iazko azaroan Matienako Zezenak taldearen kontrako derbia irabazi zuenetik honako guztiak irabazi ditu. Une honetan, hirugarren postuan dago sailkapenean. Alkizabal Zalduak taldeak, ostera, beheko postuetatik urrundu gura du derbia irabazi eta denboraldiko seigarren garaipena eskuratuta.