Adiskidetasunaren Torneoa partida azkarreko taldekako txapelketa bat da, urte osoan zehar jokatzen dena, Euskal Herri osoko eta mugakide diren probintzietako klubek antolatutako txapelketetan. Parte hartzen den txapelketa bakoitzean lortutako postuaren arabera, azken sailkapenerako puntuak lortzen dira. Azken sailkapen horretan hamar onenen artean geratzea lortu dute eskualdeko hainbat klubek. Abadiño xakea taldea hirugarren geratu da, Zornotza xake taldea bosgarren eta Durangoko Larrasoloeta bederatzigarren.
ADISKIDETASUNAREN TORNEOKO SAILKAPENA
- Portugalete: 116 puntu
- Santurtzi: 112
- Abadiño: 108
- Martintxo: 94
- Zornotza: 64
- Conteneo: 59
- Bergara: 59
- Arrasate/Arlutz: 51
- Durangoko Larrasoloeta: 49
- Basauri: 48