Unai Moran eta Axular Aldazabal onenen artean Anadiako Nazioarteko Txapelketan

Anboto 2024ko abe. 16a, 10:01

Cafe Dromedario (Duranguesa) taldeko txirrindulariak asteburuan Anadiako (Portugal) Nazioarteko Txapelketan izan dira. Guztira lau domina eskuratu dituzte. 

Asteburuan Portugalen jokatuko den pistako Nazioarteko Txapelketan  lau domina eskuratu dituzte Cafe Dromedario (Duranguesa) taldeko txirrindulariek. Zapatuan Unai Moran abadiñarrak scratch proba irabazi zuen eta Axular Aldazabal durangarra laugarren sailkatu zen. Ostean, puntuaketa proba izan zuten eta Moranek hirugarren egin zuen eta Aldazabal hamargarren izan zen. 

Domekan, berriz, omnium proban parte hartu zuten. Lau probaz osatuta dagoen lasterketa honetan Aldazabalek zilarrezko domina eskuratu zuen eta Moranek hirugarren postua. 

Eustrak-Euskadi taldeko Oliveira
Elite mailan, berriz, bertan izan da eskualdeko Eustrak-Euskadi taldeko Izaro Oliveira. Ermuarra puntuaketan, scratchean eta kanporaketan hamalaugarrena izan da eta omniumean hamabosgarrena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!