Durangaldeko udalen babesa ANBOTOren proiektua bultzatzeko

Anboto 2024ko aza. 15a, 08:30

2001eko azaroaren 9an ANBOTO martxan ipini zenean, euskara elkarteek Durangaldeko eragileen babesa eta bultzada bilatu zuten. Udal erakundeen laguntza ere ezinbestekotzat jo zuten. Hartara, 23 urte hauetan euskara hutsezko hedabideak eskualdeko udalen laguntza jaso du. Urteotan ANBOTO profesionalizatzea eta sektorean erreferente izatea helburu hartuta, laguntza bide guztiak beharrezkoak izan dira. Aurrerantzean ere, babes hau garrantzitsua izango da komunikazioaren arloan hedabide honek dituen erronkei aurre egiteko.

Eskerrik asko euskararen normalizazioan hedabideek duten garrantzia aintzat hartzearren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!