Santutxuko hilketa matxista salatzera irten dute Zaldibarren eta Iurretan

Anboto 2024ko ira. 13a, 21:32

Dominika Talde Feministaketa Anderebide elkarteak deituta, herritarrak asteon gizonezko batek Bilboko Santutxu auzoan egindako hildako matxista salatzeko batu dira. Zaldibarko Udalak bat egin du deialdiagaz.

Herritarrek kalera irten dute arratsalde honetan, asteon, Bilboko Santutxu auzoan gizon batek egindako hilketa matxista salatzeko. Deialdia Dominika Talde Feministak egin du, eta bertara batu dira herritarrak eta eragileak; Iurretan, ostera, Anderebide elkarteak egin du deialdia. Tartean, Zaldibarko Udala bera. Udalak bere konpromisoa berretsi du “bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontrako indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko”.  Babesa adierazi diete asteon eraildako emakumearen gertukoei.

Era berean, emakumeen aurkako indarkeria oro gaitzetsi dute, “Euskal Herriko herri eta hirietakoa zein mundu osokoa”.

Urtea hasi zenetik hona Euskal Herrian gizonezko batek emakume bat hiltzen duen bigarren aldia da honako hau. Maiatzean, Ziburun (Lapurdi) gizonezko batek bikotekidea hil zuen hotel batean. Bestalde, ekainean, Urruñan (Lapurdi) gizonezko bat atxilotu zuten emakume baten desagerketarekin lotuta. Prokuradoreak hipotesi guztiak zabalik zituela adierazi zuen arren, indarkeria matxista lehenetsi ikerketaren lerro nagusi modura. Emakumea oraindino ez da agertu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!