Joan zen asteburuan gazte eta kadete mailako Espainiako txapelketak lehiatu zituzten Guadalajaran, (Gaztela-Mantxa). Durangaldeko Indar X Sport eta Laureano Lara taldeko gazteek zazpi domina eskuratu zituzten, euretako bi urrezkoak. Sune Larrea elorriarra txapeldun geratu zen bigarren urtez jarraian. Aurten Kick Light modalitatean lortu du garaipena. Finalerdian eta finalean Valentzia eta Katanuniako aurkariak menderatu zituen, hurrenez hurren. Horrez gainera, brontzezko domina irabazi zuen Light Contact-ean.
Sofia Gaona basauritarrak urrezko domina irabazi zuen K1 Light modalitatean. Haizea Esteibarlanda elorriarrak eta Paul Urien durangarrak zilarrezko domina jantzi zuten. Ugaitz Zelaiak eta Ekaitz Mendizabalek, berriz, brontzezko domina irabazi zuten.