Sune Larrea eta Paul Urien Espainiako txapeldun geratu dira kickboxingean

Anboto 2023ko eka. 20a, 10:58

Indar Xsport eta Laureano Team taldeko kirolari gazteak maila handian aritu ziren joan zen asteburuan, Guadalajaran (Gaztela-Mantxa, Espainia).

Eskualdeko talde bietako kirolariek Euskadiko selekzioa ordezkatu zuten Espainiako txapelketan eta hainbat domina irabazi zituzten, tartean urrezko bi. Sune Larrea durangarra Espainiako txapeldun geratu zen Light Contact modalitatean eta Paul Urien elorriarrak beste hainbeste lortu zuen Kick Light -ean. Azken modalitate horretan brontzea irabazi zuen Larreak.

Horrez gainera, Nahia Romero atxondarrak zilarrezko domina eskuratu zuen Kick Light-ean. Nidia Otxoa durangarra eta Ibai Carrasco elorriarra final laurdenetara eta final zortzirenetara heldu ziren, hurrenez hurren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!