Oier Bidaurratzaga txapeldun Garain jokatutako 'Txakurrek Landan' txapelketan

Anboto 2024ko eka. 20a, 13:05

Abadiñarrak lehenengo aldiz parte hartu du txapelketan.

Joan zen zapatuan Txakurrek Landan Euskal Ligako txapelketa jokatu zen Garain. Bertan 22 bikotek eta 40 bat txakurrek parte hartu zuten, eta abadiñar bat izan zen garaile: Oier Bidaurratzaga. Bidaurratzagarentzat halako txapelketa batean parte hartzen zuen lehenengo aldia izan zen. Zury txakurragaz batera lehiatu zen, eta pozarren jantzi zuen txapela.

Txakurrek Landan txapelketan, ehiza txakurrek haien abilezia erakusten dute galeperrak topatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!