60 herritarrek bat egin dute MOBI Durangaldea Erronkagaz

Anboto 2024ko eka. 4a, 15:04

Erronka Wellk aplikazioarekin batera egin zuten, apirilaren 18tik maiatzaren 19ra. Guztira 3.131 kilometro egin zituzten.

Adinekoen Zerbitzuak antolaturiko mendi ibilaldi batekin hasitako erronka 3.131 kilometroko ibilbide metatu batekin ailegatu da amaierara. Apirilaren 18tik maiatzaren 19ra bitartean eskualdeko 60 herritar egon ziren MOBI Durangaldea Erronkan parte hartzen. Ibiltariek Wellk aplikazioan erregistratu zituzten egunez egun egindako kirol jarduerak. Denen artean 515 jarduera egin zituzten, eta 3.131 kilometro metatu. Emakumeak izan ziren euretariko %72. Ibilbideak eta jarduerak erregistratu ahala, parte hartzaileak aplikazioak ezarritako mailak gainditzen eta kilometro gehiago erregistratzen joan ziren. Orain, Alcampok eta Cafés Baquék eskainitako sarien zozketan parte hartzea lortu dute.

Wellk aplikazioa Durangaldeko hainbat kidek garatutako tresna da, kirol errutinak garatzea eta erronkak sortzea ahalbidetzen duena. Aplikazioa App Store zein Play Store denda digitaletan eskuratu daiteke. Mankomunitateak eta Wellk tresnaren garatzaileek nabarmendu dutenez, "bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzen" jaraituko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!