Joan zen domekan gimnasia erritmikoko Euskadiko txapelketak —amateur mailan— lehiatu ziren Durangoko Landako kiroldegian. Zaldibarko Olazarmendi klubeko Malen Dueñas Euskadiko txapeldun geratu zen banaka bere aparatuetan. Durangoko Uztai taldeko seniorrek, berriz, brontzezko domina jantzi zuten taldeka, Sara Sendino, Maider Rueda, Ane Rueda, Ane Grande, Leire Grande eta Jone Ortiz de Salazar gimnastek egindako lanari esker.
Aurreko egunean, zapatuan, Eskolarteko Jokoak izan ziren Basaurin. Saio osoa kontuan hartuta, Olazarmendiko Elene Urretabizkaiak eta Uxue Ugartek zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi zituzten, hurrenez hurren. Ugartek urrezko domina bat ere irabazi zuen Esku Libre modalitatean.
Zapatu honetan senior eta kadete mailako finalak izango dira Landako kiroldegian.