Gimnasia erritmikoa protagonista izango da Durangon datozen asteburu bietan. Durangoko Landako Kiroldegiak amateur mailako Euskadiko txapelketak hartuko ditu. Uztai taldeak antolatuko du ekimena, beste eragile batzuen laguntzarekin.
Datorren domekan, maiatzaren 26an, senior eta gazte mailetan lehiatuko dira. Seniorretan taldeka eta gazteetan taldeka nahiz banaka. Jardunaldia 10:00etan hasiko da.
Ekainaren 1eko zapatuan, 10:00etan, kadeteak eta seniorrak arituko dira. Seniorrak banaka eta kadeteak taldeka nahiz banaka.