Larrasoloetak eta Zaldi Baltzak dena eman dute, baina ez da nahikoa izan Bizkaiko liga nagusia irabazteko

Anboto 2024ko mar. 21a, 13:49
Xake txapelketa bat, Durangon. (Artxiboko irudia)

Azkenean, Santurtzi Bk lidertzari eutsi dio eta Maila Goreneko txapeldun geratu da xakean.

Durangoko Larrasoloetak, Elorrioko Zaldi Baltzak eta Santurtzi Bk lehia estua mantendu dute Bizkaiko Maila Gorenean. Santurtzi B lider zela, baina hiru taldeak puntuetara berdinduta zeudela heldu ziren joan zen asteburuko bederatzigarren eta azken jardunaldira. Larrasoloetak eta Zaldi Baltzak presioa sartu zioten liderrari Getxo eta Barakaldoren aurka 3,5 puntu batuta. Baina Santurtzik ordagoari eutsi zion eta Jokin Erdozia taldeari lau partidak irabazita. Ondorioz, txapeldun geratu da. Larrasoloetak eta Zaldi Baltzak bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren. 

Maila bat beherago, Lehenengo Mailan, Abadiño Bk mailaz igotzea lortu du. Abadiño A taldeak, berriz, orain asteburu bi amaitu zuen Euskadiko Ohorezko Maila, laugarren tokian. Maila berean zazpigarren geratu da Zornotza Xake Taldea.

Bizkaiko ligetako sailkapenak LOTURA HONETAN.

Euskadiko Ohorezko Mailako sailkapena LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!