Larrasoloeta eta Zaldi Baltza xake matearen atarian daude

Joseba Derteano 2024ko mar. 15a, 08:45
Durangoko txapelketa bateko argazkia.

Bizkaiko xake ligak amaitzeko azken jardunaldiaren faltan, gori-gori daude kontuak. Esaterako, Bizkaiko Maila Gorenean hiru talde puntuetan berdinduta daude lehenengo tokian: Durangoko Larrasoloeta, Elorrioko Zaldi Baltza eta Santurtzi B.

Zortzi jardunalditan, 19,5 puntu batu ditu horietariko talde bakoitzak. Azken jardunaldian, Zaldi Baltzak Barakaldo azken sailkatua izango du aurkari, eta Larrasoloetak sailkapenaren erdian dagoen Getxo.

Gorago begiratuta, eskualdeko ordezkari nagusiek, Abadiño Ak eta Zornotza Ak, joan zen asteburuan amaitu zuten Euskadiko Ohorezko Maila. Laugarren eta zazpigarren tokian amaitu zuten, hurrenez hurren. 

Azkenik, azpimarratzekoa da Abadiño B  Bizkaiko Lehenengo Mailan egiten dabilen lana. Lider da eta 2,5 puntuko aldea ateratzen dio Portugalete B bigarrenari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!