Duela urte bi hasitako elkarlanagaz, Durangaldeko ekoizle txikiak zerbait handia egiten hasi ziren. Denda bat zabaldu zuten Durangoko merkatu plazan, eta tokiko elikagai ekologikoak herritarren eskura ipintzen hasi. Kontzientzia zabaldu, bideak ireki. Eguaztenean urtebetetze jaia egingo dute orain arteko bidelagunekin eta etorkizunean bidelagun izango direnekin. Ospakizuna 18:00etan izango da, musika eta mokaduak lagun. Merkatu plazan izan gara proiektua gertutik ezagutzen.