Beratu eta Aiartza arteko bidea konpontzeko lanak, amaituta

Anboto 2024ko ots. 22a, 10:05

Abadiñoko eta Garaiko udalek elkarlanean koordinatu dituzte konponketa lanak.

Amaitu dituzte Garaiko Beratu eta Aiartza auzoak lotzen dituen herri bidea konpontzeko lanak. Abadiñoko eta Garaiko udalek hitzarmena sinatu zuten iaz, konponketa lanak elkarrekin egin eta auzotarren, oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko. Errepidetik urak ateratzeko asmoz, bide arroilak eta asfaltatze lanak gauzatu dituzte 1.140 metroko trazadura daukan errepide tartean. Obrak 108.000 euro pasatxoko aurrekontua izan du. Abadiñoko Udalak inbertsioaren %42 hartu du bere gain. Gainerakoa, Garaiko Udalak finantzatu du. Era berean, azken honek kudeatu ditu obraren zuzendaritza eta kontratazio prozedura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!