Horrela, gura duten herritarrek etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak, disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak bertan uzteko aukera izango dute. Hartara, herritarrak ohiko Garbiguneetara joan beharrean, zerbitzu hori herrian bertan ipini dute.