Podiumetik puntu bakarrera gelditu da Ziortza Isasi Espainiako Txapelketan

Anboto 2024ko ots. 12a, 13:04
Ziortza Isasi bere taldekideekin batera.

Sevillan pistako Espainiako Txapelketak jokatu dira. Bertan eskualdeko txirrindulari bi egon dira, Ziortza Isasi elorriarra eta Kimetz Aranburu abadiñarra. 

Asteburuan Sevillan jokatutako pistako Espainiako Txapelketan laugarren postu bi eskuratu ditu Ziortza Isasi elorriarrak. Zapatuan, omnium proban lehiatu zen Eustrak-Euskadi taldeko txirrindularia, eta podiumetik puntu bakarrera gelditu zen. Omniuma Eukene Larrarte tolosarrak irabazi zuen, bigarren postua Margarita Lopezek lortu zuen eta hirugarrena Laura Rodriguezek. Isasiren taldekide Izaro Oliveirak 15. egin zuen. 

Domekan, berriz, Isasik eta Oliveirak madison proban parte hartu zuten, eta proba honetan ere laugarren izan ziren. 

Aranburu selekzioagaz

Bestalde, Sevillako txapelketan eskualdeko beste txirrindulari batek ere parte hartu du, Kimetz Aranburuk. Abadiñarrak omniumean 11.postua lortu zuen eta madisonean zazpigarren izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!