[BIDEOA] Durangaldeko baserritarrek ekoizpenaren "kostu handia" salatu dute eta babes neurriak eskatu dituzte "lehia bidegabearen" aurrean

Anboto 2024ko ots. 9a, 10:46

Durangaldeko baserritarrak Abadiñoko Eroskiren aparkalekuan batu dira gaur goizean denak elkarrekin Bilbora joateko.

Bizkaiko baserritarrak Bilbon mobilizatuko dira gaur sektorea pairatzen ari den egoera salatzeko. Durangaldekoak ere batuko dira EHNE Bizkaiak eta ENBA Bizkaiak deitutako protestara. Gaur, 08:00etan, elkartu dira Abadiñoko aparkalekuan. Markinako baserritarrak heldu arte itxaron dute eta denak elkarrekin —25-30 traktor edo 4X4 ibilgailu inguru— Bilborantz abiatu dira N-634 errepidetik. Zornotzan Gernikatik zetorren traktor-ilara batu zaie. Protestara batu diren Bizkaiko baserritar denak San Mames inguruan batuko dira eta ondoren Arenalean egingo dute protesta ekitaldia.

Ibon Lasuen da protestara batu denetako bat. "Gure lanak ez du ia margenik uzten. Gure eskaera da kanpoko produktuei aurre egin behar diegula. Azkenean lehia bidegabea sortzen dute. Ez dute ekoizten gure eskakizunekin eta gure kalitatearekin. Momentu gogorrak pasatzen ari gara. Kostu oso altuekin gabiltza lanean", adierazi du baserritar abadiñarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!