Gizarte-arloak indartzeko Mankomunitateak gizarte langile bat kontratatu du. Langileak lanaldi osoa izango du; astelehenetan Elorrion egongo da, udaletxean, eta eguaztenetan Abadiñon, Zelaietako bulegoan. Gainontzeko egunetan Galtzaretan (Durango) egongo da. Durangon zereginen pilaketarekin zerikusia duten barne lanak egingo ditu.
"Errefortzu hau ezartzeak Mankomunitateak eta Abadiñoko eta Elorrioko udalek beren gizarte arloa hobetzeko duten konpromisoa erakusten du, arreta pertsona bakoitzaren eskaeretara modu erangikorrean egokituz", adierazi dute Idoia Otaduy Mankomunitateko lehendakari eta Ainara Otxotorena lehendakariordeak.
Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, hitzordua hartu gura dutenek 94 620 04 92 telefono zenbakira dei dezakete.