Ingurumen teknikarien deklarazioek "agintarien ardurak zehazten hasteko" balio behar dutela dio Zaldibar Argituk

Anboto 2023ko aza. 28a, 12:13

Atzo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratu zuten Durangoko epaitegian, Zaldibarko zabortegiaren auzia dela eta.

Zaldibar Argitu plataformak jakinarazi zuenez, teknikariek zabortegiko "iragazkortasun geruza egokia zela, eta legearekin eta baimenekin bat zetorrela" deklaratu zuten. Plataformaren iritziz, agintariek publikoki esan izan dutena errepikatu zuten: "haiek dena primeran egin zutela eta errudun bakarra Verter enpresa dela". Alabaina, Zaldibar Argituren esanetan, deklarazioek "teknikari horien gainetik dauden agintarien ardurak zehazten hasteko balio behar lukete". 

Plataformak ohar batean adierazi duenez, zabortegia amildu zenean "hasieratik geratu zen argi ez zela ezbehar bat izan, eragindako desastrea baizik, enpresariek eta haien jarduna ikuskatzeko ardura zuten Eusko Jaurlaritzak eragindakoa".

Otsailean lau urte beteko dira Eitzagako hondakindegia amildu zenetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!