Azaroaren 28rako Durangaldeko ekoizpenaren eta kontsumoaren mapa. Tokiko elikadura-komunitatearen alde lan egiten duten bertako elkarteen esperientziak berbaldia antolatu dute Durangoko Elkartegian. 18:00etatik 19:30era izango da. Jardunaldi hau Neus Monllorrek eta Saioa Alvarezek gidatuko dute. Tokiko ekoizpen eta kontsumo taldeen esperientzien berri emango dute, besteak beste.
Abenduaren 13an bigarren jardunaldia egingo dute: 'Beste leku ba- tzuetatik ikasi, guk zer nahi dugun ikusteko. 'Zeinek bere lurraldean, elikadura-komunitate baten alde lan egiten duten esperientzia inspira- tzaileak' berbaldia emango dute Plateruena Kultur Aterpean, 19:30ean. Biziola ta CERAI esperientzien berri emango dute.