Zuzendaritza onenaren Zilarrezko Antzarra eraman dute Aitor Mendilibarrek eta Jon Aramendik

Anboto 2023ko urr. 23a, 14:38

Euskal Zine Bilerak ezagutzera eman ditu aurtengo edizioko irabazleak ezagutzera eman ditu. Bost sari banatu dituzte, tartean, Jon Aramendi durangarrak eta Aitor Mendilibar zaldibartarrak jaso dutena; Habana Glass lana aurkeztu dute Durangaldeko bi lagunek. 46. edizioa izan da aurtengoa, eta irabazleak aukeratzearen arduradunak Ramon Agirre, Nerea Alberdi eta Alaitz Arenaza zinegileak izan dira. 

Epaileek pelikularen erritmoa eta irudien maila azpimarratu dituzte, besteak beste. "Bi zuzendariek airean eramaten gaituzte lehen segundutik amaiera arte. Alor filmiko guztien bikaintasunagatik izan da aukeratua. Kasurako, pelikularen erritmoa, musika, soinua, muntaia, aktoreen zuzendaritza eta irudia maila altukoak direla azpimarratzen dugu epaimahaikideok", azaldu dute. Zilarrezko Antzarraz gainera, 1.600 euro irabazi dituzte.  

Film onenaren saria Julen Zubieteren Agur artzai lanak irabazi du; Gazte22 saria Unax Alcubillaren Kosmospolita lanarentzat izan da. EITB Ikusleen saria, berriz, Ekaitz Vertizek eraman du, Hitza eman nion lanagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!