#0km

[BIDEOA]: Ama-alaben erreleboa, komertzio txikiak loratzen jarraitu dezan

Ekaitz Herrera 2023ko urr. 16a, 09:53

Aspaldian, komertzio ugari erreleborik barik zarratu dira, baina salbuespena topatu dugu Berrizen. Amaia Ibabe Zabala (Garai, 1958) Kimu lore-dendako arduraduna izan da azken 21 urteotan. Laster hartuko du erretiroa; hori bai, erreleboa ziurtatuta daukala. Ane Etxeita Zabalak (Garai, 1988) hartuko du lore-dendako ardura ama erretiraturikoan. Etxeitak albo batera utzi du egonkorra zuen lana, familiako negozioari eusteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!