Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Txaber Altube bigarren eta Araitz Katarain hirugarren Mungian, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioan

Anboto 2023ko urr. 1a, 19:42

Gaurko saioan aritu diren bertsolariak (Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udazkeneko faseari ekin diote.

Sei bertsolari aritu dira Mungiako Olalde Aretoko saioan eta tartean Durangaldeko bi zeuden: Txaber Altube abadiñarra eta Araitz Katarain mallabiarra. Saioa Mikel Goirienak irabazi du, eta, Altubek eta Katarainek bigarren eta hirugarren amaitu dute, hurrenez hurren. 

Beraz, Goiriena zuzenean sailkatu da Santurtziko finalaurrekora (Aitor Bizkarra abadiñarrak ere kantatuko du bertan). Altubek eta Katarainek puntuazioen zain geratu beharko dute sailkatzen diren jakiteko. 

MUNGIAKO SAIOA - PUNTUAKETA

  1. Mikel Goiriena: 476,5 puntu
  2. Txaber Altube: 461,5
  3. Araitz Katarain: 446
  4. Peru Vidal: 439
  5. Koldo Muñiz: 427,5
  6. Izaro Bilbao: 383

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!