[AZKEN ORDUKOA] Andoni Unzalu politikari sozialista hil da

Anboto 2023ko eka. 25a, 18:27

Denbora luzez jasandako gaixotasun baten ondorioz hil da. 

Andoni Unzalu Garaigordobil (Abadiño, 1956) PSE-EEko politikaria hil da gaur. Unzaluk ibilbide luzea egin du politikan. Patxi López lehendakariaren agintaldian Lehendakaritzako idazkari nagusia izan zen. Zornotzako udaletxean ere lan egin zuen informatikari legez. Euskara eta euskal kultura sustatzeko Aurten Bai fundazioaren parte izandakoa da. Askotan ibili da iritzi emaile legez Euskal Telebistako eztabaida saioetan. Euskal abertzaletasunarekin kritikoa izan da azken hamarkadetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!