Horrez gainera, herritar batzuek egiten duten erabilera okerra ere salatu du. "Oinezkoak ezkerraldetik joan behar dira; gaur ere oinezkoak egon dira, bizikleten lekutik ibilitzen, eta azalduta ere, ez dute kasurik egiten. Gainera gaur bat, txakurragaz korrika joan da, eta animalia bizipistatik joan da. Kargu hartu diogu, baina ez digu kasurik egin. Txakurrak lotuta joan behar du, eta gainera bizipistatik ezin da joan", azaldu dio ANBOTOri.