Bertan behera utzi du Zaldibar Argituk biharko deitua zuen elkarretaratzea

Anboto 2023ko eka. 14a, 09:29

Artxiboko irudia.

Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu zuten biharko, ekainak 15, Durangoko epaitegiaren aurrean; Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen kontrako ustezko delituagatik deklarazioak egitekoak ziren hainbat pertsona, baina bertan behera utzi ditu epaileak deklarazioak. 

Honenbestez, Zaldibar Argituketa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta plataformek elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki dute. "Auzibideari buruz zerbait gehitzeko dugunean, jakinaraziko dugu", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!