Banartek 'Aquí no paga nadie' aurkeztuko du barikuan

Anboto 2023ko eka. 8a, 16:00

Banartek bi emanaldi eskainiko ditu ikasturteko lanaren emaitza erakusteko. Lehena, Abadiñoko Errota kultur etxean izango da, bariku honetan, 20:00etan; bigarrena, ostera, Berrizko kultur etxean izango da, hilaren 16an, 19:00etan. 

Banarte antzerki konpainiak 14. antzerki tailer ikastaroa egin du aurten; ohi bezala, amaieran antzezlana jendaurrean aurkeztuko dute, Aquí no paga nadie komedia. Obra Dario Fok idatzi zuen 1974ean. Mikel Areitaurtea aktore ermuarrak gidatu du antzerki tailerra.

Antzezlanak etxeko andre bi ditu protagonista, Antonia eta Margarita; egoera ekonomikoaz nekatuta, supermerkatu batean lapurreta egiten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!