Tourra Durangaldean

Tourreko etapa zer ordutan igaroko da Durangaldetik?

Anboto 2023ko eka. 29a, 15:15

Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Euskaditik igaroko den Frantziako Tourreko etapei begira planifikatutako segurtasun-operatiboa aurkeztu zuten atzo euskal erakundeek.

Emandako informazioaren artean Zornotzan hasi eta Baionan amaituko den etaparen ordutegia dago. Zornotzako etapa 13:00etan hasiko da. Aurretik, 11:00etan, animaziozko karabana irtengo da.

Horrez gainera, aurkezpenean, hemengo etapetan herritarrei beren mugikortasuna "denboraz planifikatzeko" gomendatu zieten trafikoan mozketak egongo direlako. Zehazki Ibilbidearen puntu bakoitzean proba egitea aurreikusita dagoen ordua baino lau ordu lehenagotik itxiko dituzte errepideak. Izan ere, txirrindulariak irten baino bi ordu lehenago, ibilbide beretik, animazioko karabana bat igaroko da. Karabana honek 30 minutuko iraupena izango du, eta, era berean, Ertzaintzak eta Frantziako Polizia Nazionalak eskoltatuko dute. Ordu guzti horietan errepidea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat, atzo jakinarazi zutenez.

DURANGALDEKO ORDUTEGIA

ORDUTEGI OROKORRA

Etapako ordutegia.

Zornotzako hasiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!