Tabakoaren kalteez ohartarazteko informazio mahaiak Durangon eta Zornotzan

Anboto 2023ko mai. 30a, 10:04

Standak ipiniko dituzte bihar, eguaztena, Ezkurdin eta Zelaieta parkean.

Biharko eguna, maiatzaren 31, Tabakorik Bako Nazioarteko Eguna dela eta, informazio mahaiak ipiniko dituzte Ezkurdin (Durango) eta Zelaieta parkean (Zornotza). Zornotzan familiei eta umeei begirako jolasak egongo dira 17:00 - 20:00 bitartean. Durangon 16:00etatik 19:00etara egongo da informazio mahaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!