Anboton bila zebiltzan mendizalea onik aurkitu dute

Anboto 2023ko mai. 24a, 20:00
Artxiboko irudia.

Anboto mendiaren iparraldean aurkitu dute eta jaisten lagundu diote. Mendizalea ez da galduta egon, baina behelainoaren eraginez jaisteko laguntza eskatu duela azaldu du Ertzaintzak.

Mendizale batek laguntza eskatu du behelainoagatik ez atzera ez aurrera geratu delako Anboto mendian. 15:30 inguruan larrialdi zerbitzuak mendizalearen bila abiatu dira. Segurtasun Sailak argitu duenez, mendizalea ez da galduta egon, baina laguntza eskatu du, behelainoak ezer ikustea galarazten ziolako. Ertzaintzako operatiboaz gainera, suhiltzaileek ere erreskatean parte hartu dute. 17:20 inguruan Anboto mendiaren iparraldean mendizaleagaz bat egin dute eta jaisten lagundu diote bere ibilgailura arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!