Larrialdi zerbitzuak Anboton lainopean geraturiko mendizale baten bila abiatu dira

Anboto 2023ko mai. 24a, 16:46
Artxibo irudia.

Mendizaleak adierazi du ez dagoela galduta, baina laguntza eskatu du, behelainoa dela eta zailtasunak dituelako beherantz jaisteko.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek telefono dei bat jaso dute arratsalde honetako 15:30ak aldera. Mendizale batek laguntza eskatu du behelainoagatik ez atzera ez aurrera geratu delako Anboto mendian. Segurtasun Sailak argitu duenez, "mendizalea ez dago galduta", baina laguntza eskatu du, behelainoak ezer ikustea galarazten diolako. Larrialdi zerbitzuek esan dute suhiltzaileak eta Ertzaintzaren operatibo bat Anbotora bidean ipini direla. Helikopteroa ezin izango dute mobilizatu, behelainoagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!