AP-8 autopistako beharginak grebara deituta daude apirilaren 28rako

Anboto 2023ko api. 24a, 15:39

Iurretako peajea 2022ko apirilean.

Langileek 17 hilabete daramatzate hitzarmena berritzeko negoziaketetan.

Gesbisako enpresa batzordeak, autopistaren Bizkaiko zatia kudeatzen duen enpresa azpikontratatuko batzordeak, lanuztera deitu du. Apirilaren 28an egingo dute greba, 14:00etatik 22:00etara. Langileek salatu dute 17 hilabete daramatzatela hitzarmena berritzeko negoziaketetan, akordiorik lortu gabe. Enpresari egotzi diote negoziaketa "kontzienteki lutzatzeko interesa" izatea, eta aldarrikapenak "sistematikoki alde batera" uzteak.

Gesbisako enpresa batzordeak, Interbiak enpresa publikoaren "konplizitatea" kritikatu du, "diru publikoarekin" lan eskubideak "murriztu" eta autopistaren erabiltzaileei "zerbitzu okerragoa" eskaintzen zaielakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!