Berrizko El Pastor del Gorbea eta Atxondoko Etxoste jatetxeak saritu ditu Repsol gidak

Anboto 2023ko api. 5a, 18:43

El Pastor del Gorbeako Patxi Marina eta Iñaki Sagarna 'Txileno' eta Etxosteko Ane Gallastegi

Durangaldeko bi jatetxeek lehenengoz jaso dute Repsol gidaren Solete saria.

Berrizko El Pastor del Gorbea jatetxeak eta Atxondoko Etxoste jatetxeak Repsol gidak emandako Solete saria jaso dute aurten lehenengoz. Bi jatetxeetako arduradunak oso eskertuta eta pozik agertu dira jasotako errekonozimenduarengatik. Repsol gidak 2021ean sortu zuen Solete saria.

Otsailean, Atxondoko Erro jatetxeak Repsol Gida entzutetsuak emandako lehenengo Eguzkia lortu zuen, eta, Julen Bazek zuzendutako Dimako Garena jatetxeak bigarrena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!