Durangaldeko herrietarako alkategai batzuk aurretik ere ezagutzen ziren —Jesica Ruiz eta Javier Cresporen hautagaitzak, esaterako— baina beste batzuk gaur jakinarazi dituzte. Honako hauek dira gaur batu diren alkategaiak: Durangotik, Jesica Ruiz; Zornotzatik, Alicia Hernandez; Abadiñotik, Javier Crespo; Iurretatik, Julen Calleja; Berriztik, Carmen Marco, eta, Zaldibartik, Pepe Caro.
Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia Teresa Laespada izango da eta Durangaldea-Arratia barrutiko zerrendaburua, berriz, Alberto Alvarez.
Gaurko ekitaldian parte hartu dute Ermuko alkate Txitxo Abascalek, Galdakaoko hautagaia den Victor Trimiñok, Durangaldea-Arratia barrutiko zerrendako bigarrena den Marian Muñozek eta Zaldibarko zerrendan bigarren doan Sagrario Sanchezek ere.