PSE-EE alderdia Abadiñoko panorama politikora bueltatu da legegintzaldi askoan udaletxetik kanpo egon eta gero. PSE-EE alderdiko iturriek baieztatu dutenez, alderdia maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko da, eta Javi Crespo izango da bertako zerrendaburua. Crespok ibilbide luzea du Abadiñoko Udalean. Hainbat legegintzaldi egin ditu Abadiñoko Independenteak hautagaitzaren barruan, azken hau Udaleko alkateorde lez eta Mankomunitateko presidenteorde lez. Orain, baina, independenteen plataforma deseginda, Crespok PSE-EEra egin du salto. Traña-Matienakoa ez da hautagaien zerrendan bakarrik egongo. Zerrenda horretan Abadiñoko Independenteak taldean egoniko beste hainbat zinegotzi ere egongo direla jakinarazi du PSE-EEk.
Crespok adierazi du PSE-EEko hautagaitzan sartzea erabaki duela, "hausnarketa sakon bat egin" eta "alderdi sozialistak bultzatutako balioak partekatzen dituelako".