[BIDEOA]: Oromiñon baserri bateko teilatua erre da kotxe baten piztutako suaren eraginez

Anboto 2023ko mar. 2a, 09:39

Atartean zegoen kotxean sua piztu da eta baserriko teilatua erre da. 

Bart gauean Oromiñoko baserri bateko teilatua erre da. Suhiltzaileak jakitera eman dutenez, atartean zegoen autoan piztu da sua eta baserriko teilatura hedatu da. Sua Iurretako eta Basauriko suhiltzaileek amatatu duten arren, goizeko 8:00etan berriro bertaratu behar izan dira kea egon delako. Ez da inor zauritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!