Mankomunitateko aurrekontuak ostera ere bozkatuko dituzte forma akats bat dela eta

Anboto 2023ko urt. 27a, 13:41

Abenduko osoko bilkuran, Herriaren Eskubideak aurkeztutako osoko zuzenketa ez zen behar bezala bozkatu. 

Mankomunitateko iturriek jakinarazi dutenez, datorren astelehenean, 2023ko aurrekontuak bozkatuko dituzte atzera ere. Kontua da abenduko osoko bilkuran, aurrekontuak bozkatzeko osoko bilkuran "forma akats bat" gertatu zela. Izan ere, Herriaren Eskubidea taldeak osoko zuzenketa aurkeztu zien aurrekontuei, baina horiek ez ziren behar bezala bozkatu. Horren aurrean, talde moreak txosten arrazoitua eskatu zion Osoko Bilkurako Idazkariari. Orain, aurtengo aurrekontuak behin-betiko onartzeko osoko bilkura berezia egingo dute Herriaren Eskubidea taldeko bozeramaile Neskutz Rodríguezekin. Bilkura astelehenean egingo dute 18:00etan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!