ARGINDARRA

Langile baten galderak argindarraren prezioaren aurrean

Anboto 2022ko aza. 25a, 11:30

Urtebete pasatu da argindarraren prezioak markak apurtzeari ekin eta argia garesti ordaintzeko joera egonkortu zenetik. Prezioa bilin-bolan dabil. Energiaren kudeaketa eztabaida iturri da eta testuinguru orokorrari begiratu azkar bat ematea nahikoa da gaiak kezka sortzen duela konturatzeko: Durangaldeko instituzioek energia berriztagarriak sustatzeko proiektuak hasi dituzte.

Norvegiako enpresa batek parke eolikoak eraikitzeko proiektuak ipini ditu Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean. Espainia aldean, gobernuak eskua sartu du energia-prezioak apaltzeko politiketan. Eta Ukrainan energiaren prezioari eragiten dion gerra bat dago, hartu-eman geopolitiko konplexuei eragiten diena mundu osoan. 

Itolarria komertzioetan
Horrek guzti horrek bete-betean eragin die eguneroko martxan tipi-tapa dabiltzan komertzio txikiei. Ondotxo dakite honako hau: urruti dituzte energia garestitzearen faktoreak, baina etxe barruan itolarria igartzen dute. Horregaitik, kalera irten eta mikrofonoa ipini diegu joera makroekonomiko erraldoien aurrean hauskorrak diren komertzioei, zero kilometroa osatzen duten kideei, eskualdeko sare soziala (egiazko sarea, digitala ez dena) osatzen dutenei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!