"Hitzarmen duin bat lortu arte" mobilizazioak egiten dabiltza Bizkaiko metalgintzako beharginak. Udazkeneko lehenengo greba eguna urriaren 27an izan zuten eta manifestazioa egin zuten Iurretatik Durangora. Mobilizazioak erantzun zabala izan zuen eta jendetza batek zeharkatu zituen udalerri biotako kaleak. Sindikatuek herrialde osorako ituna berritzea gura dute eta negoziazioak "blokatzen" ibiltzea leporatu diote Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioari (FVEM).
Gaur udazkeneko hirugarren greba eguna dute Bizkaiko metalgintzako beharginek. Eta segurtasun sailak esan duenez Zamudioko industrigunean grebalari bat atxilotu dute.