Lehen greba eguna dute gaur Bizkaiko metalgintzako langileek

Anboto 2022ko urr. 27a, 10:58

Gaur hasi dute dute hiru greba eguneko deialdia Bizkaiko metalgintzako langileek. 

Ekainean eta uztailean egindako grebak oinarri hartuta, metalgintzako langileek beste greba sorta bat hasi dute gaur. CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek deitu dute mobilizazioetara. Gaur dute lehenengo greba eguna eta bihar dute bigarrena. Hirugarrena azaroaren 2an egitea aurreikusi dute. 

Goizeko mobilizazioetan tentsio momentuak izan dira grebalarien eta Ertzaintzaren artean, tartean Traña-Matienako Trañapadura poligonoan. Grebaren erantzunagaz "pozik" zeudela azaldu zuten sindikatu deitzaileek. LAB sindikatuko Oihane Torresek azaldu duenez, enpresa handietan grebak jarraipen handia izan du. Sindikatuaren datuen arabera, Gestamp Bizkaian %95eko etena izan dute. CIE taldekoetan ere bai, Inyectametal, Udalbide eta Egaña enpresetan; baita Mecanifranen eta Tuercasen ere.

Eguerdian manifestazioa egingo dute. 12:00etan Iurretatik abiatuko dira eta mobilizazioa Durangon amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!