Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du Abadiñon, ustez beste gazte bati labanagaz eraso egiteagatik Durangon. Gertakaria eguazten gauean gertatu zen, Durangoko diskoteka baten aurrean.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi gizonezko eztabaidan zebiltzan diskotekaren aurrean eta euretako batek labana bat atera eta bestea erasotu zuen. Zauri larriak eragin zizkion zama eta eskuan.
Gaur epailearen aurretik pasako da atxilotua.