[BOZKETA] Eman zure bozka ANBOTOren argazki lehiaketan

Anboto 2022ko ira. 17a, 10:02

Irailaren 25era arte dago botoa emateko aukera. 

ANBOTOren argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea amaitu da eta orain argazki irabazleak aukeratzeko sasoia da. 

ANBOTOren argazki lehiaketan lau irabazle egongo dira guztira, kategoria bakoitzeko bi. Irabazle bi publikoak aukeratuko ditu, botoen bitartez. Beste biak epaimahaiak erabakiko ditu.

Lehiaketako sariak

Sariei dagokienez, lau egongo dira. Durangaldeko argazkirik onenak atalean, epaimahaiaren saria irabazten duenak bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du, Euskal Herriko produktuez betea,  Al Camporen eskutik.

Durangaldetik kanpoko argazkirik onenak ere bidaiatzeko maleta bat eskuratuko du, baina Gourmet produktuekin betea.

Publikoaren sariari dagokionez, Durangaldeko argazkirik bozkatuenak egonaldi bat irabaziko du Garaiko landetxean. Durangaldetik kanpoko argazkirik bozkatuenak Databostek emandako tablet bat eskuratuko du.

ARGAZKI LEHIAKETA ATALERAKO LOTURA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!