Metalgintza arloan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT) patronalaren hitzarmena berritzeko negoziazioa "blokatzen" ibiltzea egotzi diote Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzari (FVEM). Hiru eguneko grebari ekin zioten joan zen astean, eta gaurkoa dute jardunaldi sorta horretako bigarreb eguna. Goiz honetan, manifestazio batek Iurretako Bidebarrieta kaletik irten du. Herriko kaleak zeharkatu eta Durangon barneratu ostean, manifestazio burua Andra Marira ailegatu da.
Goizean, Ertzaintzak grebalari bat atxilotu du Arriandin, "agintearen aurkako atentatua" egitea egotzita.