[EGITARAUA] San Juan bezperako suak isiotuko dituzte gaur Durangalde osoan

Anboto 2022ko eka. 23a, 13:52

"San Juan, San Juan, arrautza bi kolkuan,..." Kopla zaharra lagun San Juan egun bezpera ospatuko da gaur Durangaldeko herrietan. Askotariko ekintzak programatu dituzte. Eguraldiak laguntzea baino ez da falta. 

SAN JUAN BEZPERAKO SUAK, HERRIKA:

Atxondo (Axpen)

  • 19:00 Pintxo potea. Tartean, txapel jaurtiketa, mahai-teniseko pilota edalontzian sartzea eta ferra jaurtiketa
  • 22:00 Txopoa jasotzea. Ondoren, San Juan suak, berakatz zopa eta txokolatea. 

Berriz

  • 20:00etan dantza garaikidea Berrizburun: 'Alive' (Lasala konpainia), 'Muda' (Larrua proiektua) eta 'Ur' (Haatik konpainia),
  • 21:00etan RocKalean
  • 22:30etan sua isiotuko dute. Gure Izarrak tabernan bokatak eta edariak egongo dira.

Durango (San Roke auzoan)

  • 18:00etan umeentzako antzerkia egongo da Otamotzenan: "Meri, Mari eta Lari". (Euria bada, Zabalarra eskolan).
  • 19:00etan Txokolatada solidarioa Otamotzenan. (Euria bada, Zabalarra eskolan).
  • 20:30 Batukandraren kalejira
  • 20:30 Trikitilarien kalejira
  • 22:00 Su artifizialak Sna Roke bideko aparkalekuan
  • 22:15 San Juan sua isiotuko dute 

Elorrio

  • 16:30 San Juan ermitara igoera plazatik.
  • 17:00 Umeentzako disko festa eta merienda Hilario Azkarate pilotalekuan.
  • 22:00 Sua, suzko zezenak eta suzko erroberak. Kiroldegi ondoko aparkalekuan.

Garai (Momoitioko San Juan ermitaren eremuan)

  • 20:00etan Donien Atxa altxatuko dute. Ondoren sua isiotu eta kopaua eskainiko dute.

Iurreta 

  • 19:00etan Jauziak egingo dituzte plaza, Bizkaiko gaiteroek lagunduta.
  • 20:00etan afari herrikoia plazan. Norberak etxetik eramandakoa.
  • 21:30 Bada giro taldearen erromeria plazan.
  • Gaua sartzerakoan sua isiotuko dute Ibarretxe kultur etxearen ondoko aparkalekuan.

Izurtza

  • 20:30etan sua isiotuko dute Santo Tomasen.

Mallabia

  • 20:30etan sua isiotuko dute Ansoagako bidegorrian.

Mañaria 

  • 17:30ean umeentzako jolasak eta merienda egongo dira plazan. Iluntzean sua isiotuko dute.

Otxandio

  • 22:00etan, plazatik kalejiran irtengo dira txistulariekin. Herriko hiru-lau puntutan San Juan suak egiten dituzte eta eurak bisitatuko dituzte. Plazan amaituko da kalejira eta su txiki bat piztuko dute bertan.

Zornotza

  • 21:00etan Udazken txistulari taldeak herriko kaleak girotuko ditu Luis Urrengoetxeatik hasita.
  • 22:30etan sua piztuko dute Nafarroa kalean.  
  • Suhaziak, talde feministak eta Akelarre plataformak Sorginen Gaua egingo dute San Juanen. 21:30etan abiatuko dira herriko plazatik. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!