[BIDEOA] Ezezagunek San Juanetako suari su eman diote bart Elorrion

Anboto 2022ko eka. 23a, 10:47

Gaur gauean San Juan gaua ospatzeko material bila ibili dira udaleko brigadako langileak. 

Bart gauerdian ezezagunek su eman diote San Juanetako suari Elorrion. "Ez dakigu nor izan den, baina, bai, San Juanetako suari su eman diote", azaldu du Maria Herrero alkateordeak. "Faena itzela izan da", gaineratu du Herrerok. Sua amatatzeko suhiltzaileak bertaratu dira. 

Goizean zehar, Elorrioko Udaleko brigadako kideak gaur gauerako material bila ibili dira eta alkateordeak konfirmatu duenez gaur egongo da San Juanetako sua. Sua kiroldegi ondoko aparkalekuan izango da 22:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!