Oihana Azkorbebeitia bigarren eta Markel Urigoitia hirugarren Camille Extreme mendi lasterketan

Anboto 2022ko eka. 20a, 09:37

Markel Urigoitiak hirugarren egin zuen baita kilometro bertikalean ere.

Atzo Camille Extreme mendi lasterketaren 16. edizioa jokatu zen Izaban (Nafarroa) eta Durangaldeko korrikalari bik podiuma zapaldu zuten. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra bigarren sailkatu zen nesketan (3.49.27) eta Markel Urigoitia otxandiarrak hirugarren egin zuen mutiletan (3.17.04). Oihana Kortazar elgetarrak irabazi zuen nesketan (3.29.58), eta Xabier Zarranz nafarrak mutiletan (3.12.30). 31,6 kilometroko lasterketa izan zen, eta Ezkaurre mendia (2.044 m) igo zuten. 363 korrikalarik amaitu zuten proba.

Bestalde, lasterketako antolatzaileek proba laburragoa ere prestatu dute aurten, Canelle Trail, 13 kilometrokoa, eta Olatz Azpitarte korrikalari elorriarra seigarren helmugaratu zen nesketan (1.42.04)

Urigoitia hirugarren bertikalean
Bariku arratsaldean kilometro bertikala jokatu zen eta Markel Urigoitiak beste hirugarren postu bat lortu zuen bertan. Beraz, asteburu borobila izan da otxandiarrarentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!