Elkartasuna adierazi diete Ernaiko auziperatuei

Anboto 2022ko eka. 15a, 09:42

Bizkaiko zazpi gazte eipatuko dituzte gaur goizean Bilboko Auzitegian, tartean, Durangaldeko hiru gazte. Iazko maiatzean Ernai gazte antolakundeak deituriko mobilizazioetan atxilotu zituzten, desordena publikoa sortzea - gerora, epaileak erabaki zuen delitu honegatik ez epaitzea, desordenik egon ez zela iritzita -, agintatearen aurkako atentatua eta lesio delitua egotzita. Dozenaka lagun batu dira epaitegiaren parean gazteei elkartasuna adierazteko. 

Epaiketa "muntaia polizialean" oinarritua dagoela salatu du Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzean. Horrez gainera, gaurko epaiketa "zazpi gazteren aurkako epaiketa baino gehiago" dela salatu dute. "Ez da kasu isolatu bat. Gaur bizi baldintza duinen alde borroka egiten dugun guztiak izango gara epaituak, Tubacex, ITP eta Alconzako langileak jipoitzen dituzten borrak denok jipoitzen gaituzten bezala, San Francisko auzoko gure auzokideen aurkako mehatxuak gure aurkako mehatxuak diren bezala, eta kide feminista bat atxilotzen duten bakoitzean denok atxilotzen gaituzten bezala". 

"Gazte borrokaren" aldeko mezua zabaldu dute, baita ere, "bizitza duinen alde eta bizi proiektu burujabeak garatzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!